Egunkarien edizio kritikoa

1941/06/08 – Jose Antonio Agirre Lekube, bizi izan zen etxeko lorategian.
Ⓒ Sabino Arana Fundazioa
Jose Antonio Agirre lehendakariaren egunkariaren edizio kritikoa Iñaki Goiogana historialari eta Sabino Arana Fundazioko artxibozainak prestatu zuen 2010ean.
Agirreri buruzko informazio guztia, bere obra eta ikus-entzunezko funtsak www.lehendakariagirre.eu web-gunean kontsultatu daitezke euskaraz, gazteleraz, inglesez eta frantsesez . Sabino Arana Fundazioak zuzendua, Agirre lehendariaren irudiaren nguruan aurki daitekeen datu-base osatuena da.
Edizio kritiko hau da, Gernikatik New Yorkera Berlinetik pasatuz, liburuaren pasarte batzuekin batera, Agirre in Berlin 1941-2016 proiektuaren muina. Testu hauek erabili ditugu oinarri Agirreren Berlingo egonaldiaren mapa osatzeko; lehen euskal lehendakariaren ikuspuntu pertsonala, eta era berean, bere bizitza eta ondarearen berri ematen duena.
Ingo Niebel historialari eta kazetariak itzuli du alemanera Goioganak argitaratutako edizio kritikoa
AL50 web-gunea
// Itzultzailearen oharra
José Antonio Agirre euskal presidente (lehendakari)aren egunkariaren alemanierazko itzulpena oinarritzen da Iñaki Goioganak egindako transkripzioan, horrek egunkariaren facsímile ediziorako egindako oharrak barne hartzen dituena. Azken honek 1941eko urtarriletik 1942ko maiatzera bitarteko bost egutegi azkarrak jasotzen ditu. Sabino Arana Fundazioak (SAF) argitaratu zituen 2010ean Agirrek 50. urteurrenean, bere heriotzaren urtemugan, bai inprimatutako bertsioan bai baita ere www.lehendakariagirre.eu webgunean deskargatzeko formatu digitalean.[1] Bertan Agirreren beste zenbait testu ere aurki daitezke PDF formatuan.
75.urteurrenaren harira, Agirrek 1941eko udaberrian, identitate faltsuarekin, Alemania Nazia zeharkatuz, Suediara ihes egin zuenetik, „Gernika“, Kultur Elkarte Germanovasco/Euskal Etxea Berlingo elkarteak, 1941eko urtarrilaren 7tik maiatzaren 23ra bitarteko Agirreren eguneroak itzultzeko lana eskatu zuen, zeintzuetan Agirrek Hamburgon eta Berlingo igarotako denbora islatzen den.
Alemana itzulpenak, batetik, alemanezko hiztunekiko publiko bati zuzenduta dago eta bestetik, Goioganak egindako transkripzio osoa ez du estaltzen, egokitzapenak jaso ditu. Beste aldea da, ahal den neurrian, Agirrek, alemaniarra ez zekiena, toki eta pertsonen izenak idatzi zituen modua zuzentzen dela. Goioganak, aldiz, transkripzioan mantendu zituen izen horiek, jatorrizkoaren egiazkotasuna errespetatuz.
Horregatik, zalantzarik izanez gero, bere testuari eta goian aipatutako edizioaren facsímileari erreferentzia egin behar zaie.
Alemanierazko itzulpenan, Agirrek euskaraz erabilitako hitzak errespetatu dira, izan ere, horiek bere euskal izaera adierazteko zuen modua ziren.
Bere oharretan, Goioganak ere Agirren autobiografia “De Guernica a Nueva York pasando por Berlín” lanei egiten die erreferentzia. Hain zuzen ere, alemanierazko itzulpenak, “Diario de Alemania del doctor Álvarez Lastra” kapituluko pasarteei dagozkienak, Christine Paasch-Kaiser doktoreak egin zituen, “Gernika”, Euskal Etxea Berlín Alemaniarako Kultur Elkarteak enkargatuta.
Itzultzaileak eskerrak ematen dizkie Unai Lauzirikari eta Christian Hahneri, Leipzigeko Unibertsitateko kideei, alemanierazko testuak zuzentzeagatik eta lan honetan emandako laguntzagatik. Era berean, egindako itzulpen guztien erantzukizun osoa bere gain hartzen du.
Dr. Ingo Niebel
Köln, 2016ko maiatza
[1] Sabino Arana Fundazioa, arg. José Antonio Agirre Lekube. Diario 1941-1941. Bilbo: SAF, 2010.